Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Bertsoa entzun |
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Zenbat diru behar da
ondo bizitzeko?
Mantxi:
Ni ondo bizi naiz ta
det gutxi antzeko.
Nahiz ta horrek jartzen naun
askotan letxeko
aholkatzen dizuet
denoi probatzeko.
Puntua:
500 eurokoren bat
ba al duzu soberan?
Mantxi:
Lehen asko neuzkan baino
juan ziren hegan
ta bat patrikan euki
nahi nuke aukeran
bakarren bat badezu
gero neri eman.
Puntua:
Gutxirekin bizitzen
ohituko bagina...
Mantxi:
Esan bezela egin
ohi det ahalegina
nahiz eta badaukadan
askorako grina
pobreena hori da
nahi eta ezina.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra