Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2013-10-19 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jokin Uranga
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
I. Elortza:
Ume bat ekartzea
biok akorduan
saiatu ta saiatu
erdi amorruan.
Nahiz ta egon nahi nukeen
nik zure larruan
neronek ere lortu
dezaket orduan.
Hazitxo bat isuri
didazu barruan. (bis)
J. Uranga:
Larri ibilia naiz
bai ni zu bezela
baina orain jaso det
albiste itzela:
beatzi hilabetera
haur bat datorrela.
Matte jakin ezazu
beharrezko dela
norberak sinestea
gerta daitekeela. (bis)
I. Elortza:
Agian hitz egin dut
nik erdi trabeska
barka ulertu baduzu
lehen zela protesta.
Zurekin argituaz
doa nire kezka
lehen baneukan fedea
orain fede estra
ta lehen ez dizut esan
zorionak neska! (bis)
J. Uranga:
Ama izan ezina
nolako kaltea!
Orain kolpez aldatu
zaigu aldartea.
Zuk neri zorionak
hola ematea…
Gauza bat espero det
nik ere maitea:
laister nik ere zuri
berdin esatea. (bis)
I. Elortza:
Tratamentua dugu
ondo konpletoa
eta nik beteko dut
nire egitekoa.
Baina orain zure hau
da ospatzekoa
ta ez badut zorterik
ama izatekoa
behintzat izan nahi nuke
ama-puntekoa. (bis)
J. Uranga:
Nere haurra joango da
noizbait zure bila
zoriona sentitu
dezaket gaur pila
baina barruak zaizkit
berriz korapila.
Berdin dit zer datorren
neska edo mutila
etorri behar duna ondo
etorri dadila! (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra