Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Laburu, Agin
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Euria ari duela eta, zuri, Agin, bere aterki azpian sartzeko eskaini dizu Jonek. Agin, sartu zara aterkipean, eta hala ere bustitzen ari zara.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu:
Txinotan erosia
ttikiya, merkia
altura ustez nuen
neretzat suertia
baino haize zakarra
hotza ta fuertia
pertsona t’erdirentzat
al da aterkia? (bis)

J. Maia:
Txinotakoa da ta
ez du nahiko luxu
baina ez dut egin nahi
hainbeste abusu
bustitzen zerala ta
ze kulpa det aizu
bi pertsonaren hankak
baldin badauzkazu! (bis)

A. Laburu:
Horregatik ez nabil
pauso azkarrian
baino ez gera hasiko
biyak liskarrian
nahiko indar badezu
lagun ixtarrian
eta busti ez nadin
hartu bizkarrian. (bis)

J. Maia:
Egin behar didazu
orain kutxi-kutxi
arrimatzea zer den
nola erakutsi?
Bizkarrera saltatu
hori ez da gutxi
eta zuk aterkia
makuluez eutsi. (bis)

A. Laburu:
Arreta jarri diyot
esandako horri
mezua nahi zenidan
agudo igorri
bizkarrera saltatu
hola parregarri
eutsiko diyot baino
eskailerak jarri (bis)

J. Maia:
Leku askorik ez dago
zer egin horrela?
Beraz datorren hori
hola datorrela
jakinik txinoetan
erosia dela
arrimatu gaitezen
txinoak bezela. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra