Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Iturriaga: Ura kentzeko hauxe
momentu onena
J. Soto: begi aurrean daukat
nik jaboia dena
U. Iturriaga: pentsatu dut nik ia
Jetia zarena
J. Soto: zer da esku artean
daukadan antena?
J. Soto: Jaboia zelakoan
eta ze sorpresa!
U. Iturriaga: Nire eskua dela
besterik ez pentsa.
J. Soto: Hau dena eskutan hartzen
ez dago erreza
U. Iturriaga: grabitateak bere
lana egin beza.
U. Iturriaga: Xaboia dauka eta
irristatuko da
J. Soto: xaboia irteten zaio
puntatikan gora.
U. Iturriaga: Aizu nora iritsi
duzu baina nora?
J. Soto: Nere toalla urdina
ekarri ondora.
J. Soto: Eta a ze plazerra
deus ikusi gabe!
U. Iturriaga: Lagunak ginen baina
alde alde alde!
J. Soto: Unai hemen dago ta
Felipe nun zaude?
U. Iturriaga: Dutxa atera behar zait
garesti hala ere.
U. Iturriaga: Ez nuen espero hau
Julio zugandik
J. Soto: ba ez duzu ikusi
guztia oraindik
U. Iturriaga: eta ikusteko ere
gogorik ez dut nik
J. Soto: ba neri iruditzen zait
pixka’t baduzunik.
J. Soto: Ta hurbildu behar naiz
pixka bat gehiago
U. Iturriaga: gerra sortu behar da
oraintxe akabo!
J. Soto: Bagara bi jaboidun
bagara bi mango
U. Iturriaga: tori nire jelari
emaiozu trago.
U. Iturriaga: Aizu ura badator
hoditeriatik
J. Soto: pixka bat etorri da
nere begitatik.
U. Iturriaga: Ai Añarbeko urak
poz ederra eman dit!
J. Soto: baina urik ederrena
zure antenatik.
J. Soto: Hemen pasatu dena
ez esan inori
U. Iturriaga: nik isildu behar dot
zuk isildu ongi.
J. Soto: Zure antena izan da
nere bizi-ogi
U. Iturriaga: jakin zazu toalla
bat baino ez zan hori.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra