Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga
Bertsoa entzun |
2013-11-23 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jokin Uranga
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uranga:
Pozik gabiltza dantzan
gira eta buelta
B. Gaztelumendi:
ritmotik nahiko kanpo
nahiz gauden tarteka
J. Uranga:
lasai nere ustez ongi
ari gara eta
B. Gaztelumendi:
nik uste det egiten
dutela iseka.
B. Gaztelumendi:
Zu etorri zera ta
mendiko botekin
J. Uranga:
egunero horrela
ibiltzen da Jokin
B. Gaztelumendi:
bestak distiratsu
txuriz eta fin fin
J. Uranga:
ta Beñat ere hortxe
minifaldarekin.
J. Uranga:
Ez gara ba egongo
inauterietan
B. Gaztelumendi:
nahiko karnabal behintzat
bada gure bueltan
J. Uranga:
txispa haundia dago
zure begietan
B. Gaztelumendi:
holako gutxi daude
dantzalekuetan.
B. Gaztelumendi:
Nahiz bafletatik irten
oraintxe Shakira
J. Uranga:
hemengo denak daude
gaur guri begira
B. Gaztelumendi:
fandangoan baikabiltz
jira eta bira
J. Uranga:
ordu erdi baino lehen
aspertuko dira.
J. Uranga:
Amets ez al da barra
hartan dagoena?
B. Gaztelumendi:
mugitzekotan bera
igual gutxiena
J. Uranga:
jadanik pasa zaio
gaur bosgarren trena
B. Gaztelumendi:
ez du eta gainditu
zazpi umeena.
B. Gaztelumendi:
Hori trago galanta
da dudarik gabe
J. Uranga:
hemen trago gehiegi
eginda zu zaude
B. Gaztelumendi:
Julio ta Unai daude
hortxe parez pare
J. Uranga:
gehiena Iturriagak
edan du hala´re.
J. Uranga:
Hortxe dago Gin Tonic
eskuan hartuta
B. Gaztelumendi:
zeozeren beharra
edukiko du ta
J. Uranga:
txikitandik gustoko
izan du zurruta
B. Gaztelumendi:
gu ere ez al gabiltza
bastante galduta?
B. Gaztelumendi:
Ta beste dantzari bat
hor gure ondora
J. Uranga:
dantzaririk txarrena
bera izango da
B. Gaztelumendi:
hankakin hasi baietz
behera eta gora
J. Uranga:
oholtza hemen daukazu
ta egin aproba.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra