Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Uria:
Gorria ta berdea
daude elegante
gorria zure ahoan
ikusi nezake
baina zer zabiltz Agin
hemen hain nazkante?
Daltonikoa al zara
ene Agin maite? (bis)
A. Laburu:
Ez bihotza ikusten
det ondo, primeran
bi eskubila nola
dauden hor ileran.
Moldatu beharra det
nik ahal dedan eran
gabon muxurikan ez
baitidazu eman. (bis)
J. Uria:
Hala daramatzagu
jada nahiko urte
honezkero ohituta
beharko zenuke
baina gaur egin didan
kontu honen truke
nik haginak ez Agin
garbituko nuke. (bis)
A. Laburu:
Agin garbitu behar
omen dezu noski
ezin det erabili
nik ez bat ta ez bi.
Haserretzean ze guapa
ta gero ze ezti
eskubilak maitia
ez daude garesti. (bis)
J. Uria:
Hor nenbilen haserre
ni nire speechan
eta “Ze guapa zauden”
ederra bailitzan
jada zalantza daukat
lehen neukan gisan
gehiegi konpartitzen
ez ote gabiltzan. (bis)
A. Laburu:
Bizi gera zutik ta
bizi etzanean
gehiegi konpartituz
zure esanean.
Ba has zaitez prestatzen
has zaitez lanean
hortza postizoekin
hasten geranean. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra