Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Saioa
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Mendiluze, Aitor
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Jesus Mari, suhiltzailea zara, eta Aitor suhiltzaile-burua. Etxe bateko sua itzaltzera etorri zarete. Etxean pertsona bat dago atera ezinik. Zuk, Jesus Mari, sartu egin nahi duzu, eta Sustrai suhiltzaile-buruak ez sartzeko agindu dizu.

Deskribapena

Doinua
Espainian behera
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Aitor Mendiluze

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu:
Ate ta eskailerak
ari naiz ikertzen
galerazi didazu
ari naiz aspertzen
garra bere bizien
ari da agertzen
ze suhiltzaile zara?
Zaila da ulertzen.
Utzi behar al duzu
bizitza erretzen? (bis)

A. Mendiluze:
Ez pentsatu hain azkar
lasaitu, lasaitu
ezin dira lan hauek
hain azkar amaitu
zuk nahi diozu zure
senari jarraitu
baina arriskua du
indarra hartu baitu
ta sartu ezkero zeinek
aterako zaitu. (bis)

J. M. Irazu:
Intziria entzuten da
ez da atsegina
nork aterako nauen
erantzun ezina
baina ulertu zazu
momentuko mina
sartu ta egin nahi nuke
nere ahalegina
ta zerorri aurretik
burua bazina. (bis)

A. Mendiluze:
Burua naizelako
det eskarmentua
eta badakit behar
degula tentua
sartu tairtetzea
delako kontua
sua indar hartuta
nola den lekua
burua hotz izateko
hau da momentua. (bis)

J. M. Irazu:
Burua hotz eduki
barrena isila
ni honetan ez nago
batere trankila
barruan dagoena
ia erdi hila
ni barrura nijoa
on gerta nadila
tairtetzen ez banaiz
ez etorri bila. (bis)

A. Mendiluze:
Ez noa eztabaidan
alperrik hastera
zoaz kamiora ta
mangerak atera
eta suak egiten
badu hor jeistera
orduan bai sartuko
gerala ospera!
Bera ateratzera
ta ez zu uztera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra