Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2013-11-30 Maule-Lextarre Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua]
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. M. Irazu: Honek dauka lurraren
gusto tipikoa
J. Uria: ba niretzako dago
kategorikoa.
J. M. Irazu: Esango nuke dela
Irulegikoa
J. Uria: nahiko tikismikisa
dugu mutikoa.
J. Uria: Ikastarora zatoz
baina ikasita
J. M. Irazu: lehen ere nik zintzurra
askotan bustita.
J. Uria: Honek ez ote dauka
kalimotxo pinta?
J. M. Irazu: Ez Burdeosen antza
nolako irrika!
J. M. Irazu: Nundik hartu diozu
Coca-Cola traza?
J. Uria: Ez dakit baina ez dut
ikusten mahatsa
J. M. Irazu: baina hain ederki da
eztarrian pasa
J. Uria: nik beste baterako
daukat esperantza.
J. Uria: Lehena bukatu dut
edan zuk zurea
J. M. Irazu: lehenago ere ez naiz
probatu gabea
J. Uria: astiro-astiro zoaz
edaten ordea
J. M. Irazu: eta hirugarrenak
nolako aldea!
J. M. Irazu: Ni ia hasia naiz
izarrak dastatzen
J. Uria: bai zaila da zapore
horiek asmatzen.
J. M. Irazu: Honek ez al du gasna
pixka bat eskatzen?
J. Uria: Bai hor daude pintxoak
eta guazen guazen.
J. Uria: Pintxo bakarrean da
ta gazta erdia
J. M. Irazu: hori guretzako da
nahiko pikardia.
J. Uria: Gorritu behintzat egin
zaigu aurpegia
J. M. Irazu: eri zegon artzainak
a ze ausardia!
J. M. Irazu: Zuri ari zaizkizu
begiak gorritzen
J. Uria: ez ni lehenago ere
halakoa nintzen
J. M. Irazu: eroriko ote zaren
hasi naiz larritzen
J. Uria: ta zu ardoa bezala
ari zara mintzen.
J. Uria: Hemen ez ote dugu
nahikoa desgrazi?
J. M. Irazu: Dastapen hoberikan
ez gendun merezi.
J. Uria: Edan asko edan dugu
nahiz deus ez ikasi
J. M. Irazu: hola edanez gero
uros leike bizi.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra