Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ametsak (Aitor Servier) [Bertsoa] / Aitor Servier

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia
Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (11. 2013. Getxo)
Bertsolariak / Egileak
Servier, Aitor

Deskribapena

Izenburua
Ametsak (Aitor Servier)
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Txikitatik daukagun joera jatorra
Sinadura
Ametsen pirata
Doinua
Itziarren semea
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Ordenadore dokumentua

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Ametsak (Aitor Servier) [Bertsoa] / Aitor Servier

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Ordenadore dokumentua 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Txikitatik daukagun
joera jatorra,
batzu(e)tan bilakatu
daiteke gogorra...
Noizbehinka datorkigun
ideia bizkorra
gero egi bihurtu
nahi dugun altxorra,
askoren motorra,
hain eraginkorra!
Burmuinak sortzen duen
izar iheskorra!

2.
Eragin ditzakete
mila buruhauste,
eta ahaztezinak
izan astez-aste...
Nahiz ekonomikoki
izan horren merke,
amets bat beti dator
beste baten eske!
Sentitu gaitezke
horren libre, aske!
Zorionez amestu
daiteke nahi beste.

3.
Ordea amesteak
duen eragina
ez da izaten beti
denongan berdina.
Lortzeko zaila denak
nahiz eragin mina,
mantendu behar dugu
bihotzeko grina.
Nahi eta ezina,
ekinaz egina!
Ametsei atera
behar etekina!

4.
Gizakia zuhaitza
burua adarra,
ametsa adarretik
sortzen den sagarra,
nahiz batzu(e)tan aurkitu
barrenean arra,
denok sentitzen dugu
jateko beharra.
Aurkituz iparra,
zeharkatuz marra!
Garena izateko
behar dugun bakarra!

5.
Bizitzak sortzen ditu
hainbeste zalantza,
bihotzetan iltzatuz
hamaika arantza...
Mundu krudel honetan
nagusi bengantza,
eta tristurarekin
malko hotzen dantza.
Serio, ez da txantxa,
amesteak antza
gogoz piztu dezake
gugan esperantza!

6.
Esperantzarentzako denez
aitzakia,
nahiz haiek aitortzeko
izan lotsatia,
zorretan izango da
beti gizakia.
Ausartenak hartuko
du erabakia,
eginez tokia,
toki egokia,
norberak sortu dezan
bere utopia!

7.
Mundu utopikoak
sailkatzeko mapa
sortu nahi nuen eta
hasi naiz banaka.
Ameslari bizitza
politena da (e)ta,
Ametsez-amets igo
behar dut aldapa.
Banoa goraka,
sokari tiraka,
betiko izango naiz
ametsen pirata!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra