Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jexux Mari Irazu Muñoa
Neurria:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Irazu
Behin jarri eta finkoa
hanka-laguna tinkoa
nere ondoan lotsati zaude
kezka haundikoa
azaltzea begikoa
baita nere neurrikoa
kontzientzia ez dedalako
ortopedikoa. (bis)
B. Gaztelumendi
Nik ere korrikalari
moduan nahi nuke ari
inork ez dio erreparatzen
kontzientziari
ondoan begi ugari
egongo baitira adi
daukagunari baino gehiago
falta zaigunari. (bis)
J.M. Irazu
Falta zaiguna arazo
izan liteke akaso
guk maratoia egingo degu
hori ez da frakaso.
Egin korri pausoz pauso
ta burua gora jaso
irteeran hanka erakutsi ta
helmugan bi beso. (bis)
B. Gaztelumendi
Nahiz ta bi eskuak igo
nahiz aurrera jo astiro
istripu harek eragiten dit
nahikoa bertigo
hemen ez delako giro
ikusten dedan aldiro
zauri itxiek mina ematen
didate berriro. (bis)
J.M. Irazu
Lehengo modu berdinean
ez gaudela jakinean
hala’re korri egiten degu
pauso arinean.
Istripuaren minean
ta zaurien ezinean
ez al zenduen hau sinatuko
UBIn zinenean? (bis)
B. Gaztelumendi
Goizero entrenatzera
zazpi t’erdiak aldera.
Bai egia da pozik helduko
nintzen sinatzera.
Eta hemendik aurrera
bakoitzak bere karrera
nahiko garaipen bada honaino
iristea bera. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra