Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Gaztelumendi
Saski honetan sobran daukagu
janari ta edaria
turroi usaina urrutitikan
ere hain da nabaria.
Nere sabela tanborradako
notekin hasi da ia
hau izango da bi hilabetek
merezi zuten saria.
A. Rezola
Dunkan dieta hasi genuen
ta hasieran atsegin
aitortuko dit bizpahiru aldiz
nola nuen nik huts egin
ta orain berriz saski aurrian
hortza zorrotzekin Agin
esaten ditek destinuai ezin
zaiola kontrarik egin.
B. Gaztelumendi
Nabaritzen da betaurrekoak
lurrunduta dauzkazuna
janaritara luzatu ohi da
sarri gure maitasuna.
Gu ez bezela Dunkan dieta hori
hori bai dela astuna!
Dietistak zerbait badaki baina
hemen dago osasuna.
A. Rezola
Ikusten diat turroi tableta
ta txokolate printzia
ez dek errexa baba jariyo
Beñat hemen isiltzia
ez dek komeni galtzatan ezin
kabiturik ibiltzia
baino askozez hobia ez dek
izango penaz hiltzia!
B. Gaztelumendi
Guk nahi genuen uda heltzean
hondartzan sentitu arin
baina jadanik nekatu samar
gaude Beñat eta Agin.
Zeren zai zaude? Kendu estalkia
eta jateari ekin!
Gure tabletak egingo dira
txokolate biguñakin.
A. Rezola
Txokolatien kontuak nahiz ta
piztu lezakeen mamua
gaur lehendabizi probatuko det
eta hor konpon damua!
Hik kentzak beso hori hortikan
kozka egitera nua
edo lehenengo kozkan jango dit
igual brazojitanua!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra