Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Apalategi Astigarraga, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zirujaua zara. Zuk operatu berri duzun pazientea hil egin da. Familiak salaketa jarri dizu negligentzia edo arduragabekeria izan delakoan.

Deskribapena

Doinua
Lurraren pean sar nindaiteke
Neurria / Estrofaren izena
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga

Neurria:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gizon txiki bat inguratua
Lazkaomendiko lorea.
Jendeak hari maitasun pila
barruan zion gordea.
Nere eskutan zegon guztia
egin nion nik ordea
bihotza zeukan ahul samarra
ta kendu nion kordea.
Hark esan zidan zirujau jauna
“A zer-nolako ohorea!
Lokartarazi nahi nauzu baina
neri eman gero nerea
berriz esnatu nahi nuke eta
jarri despertadorea!”. (bis)

Adinarena esan dezaket
eta ez da aitzakia
ta salaketa bat ipintzera
datorkit bere sendia.
Nere eskutan eduki nuen
bizitza bat ia-ia
baina egunero ez da tokatzen
horrelako loteria.
Nik ondo dakit bihotz askotan
zeukala berak tokia
ta pena dela orain joatea
Abaliñeko txikia
baina nik ez dut zertan ordaindu
naturak erabakia. (bis)

Joan bere etxera ta doluminak
eman nituen aurrena
nere malkoak disimulatzen
saiatu nintzen hurrena
eta negarrez somatzen nuen
ia Euskal Herri dena
ta “Sentitzen dut” bakar-bakarrik
zen nik esan nezakeena.
Etorkizuna hemen da baina
nola ahazten da lehena?
Mediku gisa min bikoitza da
hemen sentitzen detena:
bertsolari bat galtzeana ta
sendatu ezinarena. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra