Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Agirre Goia, Unai
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zure bikotekidea eta seme-alabak zuen herrialdean utzita, orain urtebete Euskal Herrira iritsitako etorkina zara. Hilero-hilero zure soldataren zati bat haiei bidaltzen diezu. Orain, hemengo batez maitemindu zara.

Deskribapena

Doinua
Albizturtikan Bidaniraino
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia

Neurria:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esan zidaten "Dirua egin
Europa aldera joanik".
Iritsi nintzen nik bidaiatzen
bi hilabete emanik.
Kalean bizi eta lanean
ez zait ez faltatu zamik
txarretik hasi onean segi
borobildu degu lanik.
Orain maite bat badaukat hemen
egiya garbi esanik.
Hala ta ere ez du esan nahi
hayek ahaztu ditudanik. (bis)

Iya bi urtez ikusi gabe
nago denbora morduan.
Jende gehiago tokatu ohi da
halere gure inguruan.
Guk etorkinok non eroririk
sarri ez degu munduan
goizean jeiki gauean joan
bizitzarekin guduan.
Hala behar ta maite berri bat
badaukat nere onduan.
Ez dakizute bakardadeak
zer hutsune sortzen duan! (bis)

Sendiak ezer ez daki eta
honek ez du egingo gaitz.
Bigarren herri honetan nabil
zeharo umore alaiz
ostiral eta larunbatetan
orain jantziko naiz galaiz.
Haruntza ere telefonotik
hots egin behar diet maiz.
Bi maite behar ditut bizitzan
konturatua naiz garaiz.
Nere partea bidaliko det
parora joaten ez banaiz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra