Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria:
Hamalaukoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nik lehen gastroenteritisa
ta ondoren artritisa
erdi minduta pelbisa
ta berriro bisa-bisa.
Ez kezkatzea izaten da maiz
osasunaren baldintza
baina espiral ta zurrunbilo
bilakatzen zait bizitza.
“Gaur larri nator! Gaur larri nator!”
izan da lehenengo hitza
ta medikuak ez dit sinetsi
profesional onen gisa
gaur hirugarren aldiz eduki
baitut apendizitisa. (bis)
UBIrako gonbidapen
ona luzatu zidaten
baina ez nahiko onarpen
ezezko bat dut ebazpen.
Sintoma denak argitzen ez da
horren erraxa izaten.
Hipokondria badaukat eta
hain zaila da eramaten!
Baina gainditu dezakedala
uste dut egunen baten.
Bai bai badakit nahiko astuna
naizela berez jasaten
mediku onek jakin behar dute
egia goxo esaten. (bis)
Kortozirkuitoz garuna
bete zait da erruduna
nire organo kuttuna
helduko zara urruna.
Gure gaitz eta minen sorburu
izaten da mintasuna.
Buelta emateko beti ez dugu
edukitzen gaitasuna
begiak lauso jartzen zaizkigu
eta geroa iluna.
Nahiz ta gorputza zaintzea dugun
lehentasuntzat daukaguna
igual gehiago zaindu behar dugu
buruaren osasuna. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra