Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (9. 2011)
Saioa
2011-12-18 Donostia Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
[ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaitzea erabaki du]
Gaiari oharrak
Bideo baten bidez eman zaio gaia. Gizonezko bat etxera iritsi da, erosketa batzuk eginda. Etxeko giltzak plater moduko onzi baten ganean utzi ditu eta telebista piztu du. ETAk jarduera armatua behin betiko utzi duelako berria ematen ari dira.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2011-12-18 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskaileretan gorantza
joan naiz gutxika-gutxika.
Etxeak bi ate zeuzkan
ta biak zeuden itxita.
Telebista piztea zen
nere hurrengo irrika.
Orain dena da zalantza
ta dena da inkognita.
Ez nekien ziur hasi
sofa gainean jausika
edo kuadrilarengana
kezkati joan korrika.
ETAk desio dutena
hala du erabaki ta
zergatik segitzen ote
dugu sofan exerita?

Berrogeita hamar urtez
luzaro borrokatuak
emaitza eman duela
zirenez konturatuak
zenbat medio ote dira
gugana bertaratuak?
Garrantzia hartu dute
uneak eta lekuak.
Batzuk dira terrorista
moduan izendatuak
edo komisarietan
odolez zerrendatuak.
Gauez etortzen zaizkigu
maiz zakur amorratuak
alde guztietan daude
jarduera armatuak.

Giltza oraindik plateran
hotsa egiten ari da
gaur giltza guztiak ote
dauzkagu gure neurrira?
Seguru ez dakit baina
behintzat hemendik gutxira
falta direnak etxean
nahi genituzke sikira.
Urteok eman dutena
ezin liteke deskriba.
Gutxi so egiten degu
ondokoaren zaurira
baina noizbait hemen mina
behar bada erretira
oraindik ate gehiago
zabaldu beharko dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra