Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Peio Ormazabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Ormazabal, Peio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ama-alabak zarie. Peio ama eta Miren alabea. Peio, Miren alabeak beste kimioterapia saio bat hartu ostean, etxera heldu eta ohean etzun zarie alkarren alboan.

Deskribapena

Doinua
Goizian goizik jeiki ninduzun I
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Peio Ormazabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


P. Ormazabal
Txikia izan arren baduzu
bizirauteko aukera
aita ta ama zure alboan
egongo gara gainera
gogorra dela badakit baina
pozik egizu aurrera
ni ere hiltzen ari naiz Miren
zure barreaz batera.

M. Amuriza
Ondoan dauzkat zure besoak
eta hiru papinatxo
begiak itxi ta aurpegia
laztanduaz mantso-mantso
nahiz eta nagon ilerik barik
ta etsita egon atzo
zure ondoan ezen beldurrik
ez dot izaten amatxo.

P. Ormazabal
Bizitza zer ba da hain gogorra
hain txarra ta hain krudela?
Zuk ikusi behar zenuke Miren
zure amaren eskela
begiak itxi ta sinits zazu
nahiz gauza ez den horrela
eman dizudan besarkada hau
betiko izango dela.

M. Amuriza
Heriotzari buruz pentsatzen
jarri izan naz tarteka
baina ezin da neurtu guregan
sortu dauan desoreka
ama ez dakit nundik eragin
egoera honi buelta
ispilu aurrean neure burua
ez dut ezagutzen eta.

P. Ormazabal
Baina ezagutu ahal duzu Miren
nire begien ertzean
zure gelako kuadrotan eta
zure amaren etxean
eta zergatik erori behar
dugu orain oinazean
bizi oso bat dagoelako
zure laztan bakoitzean.

M. Amuriza
Ikasi behar dodaz aurrera
egiteko mila truko
jarri Porrotxen diskoa martxan
kanta dezagun ta punto
ondoan daukat familia bat
eta mila lagun hurko
bizia emon zenidan eta
ez dot alperrik galduko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra