Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Enbeita, Onintza
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain hamar urte kartzelan sartu zenduezan biok. 10 urte daroazuez iheserako zuloa egiten.

Deskribapena

Doinua
Dama gazte xarmant bat
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Askatasuna lortu
behar dogu aurten
ta hara Onintza zer
okurritu jaten
harrapau ezkero be
kanpora urteten
zeuri itxiko deutsut
aurretik joaten. (bis)

O. Enbeita
Hau da gure ametsa,
gure pelikula
nahiz akaso ez dogun
lortuko sekula
harrapetan banabe
eingo deutsut burla
esango dot zuloa
zeuk egin dozula. (bis)

M. Amuriza
Koilaratxo batekin
ibili izan gara
ta oin abandonatu
ein nahi nozu hara
hoba zeu joatea
ikarak ikara
nire bidea zutzat
estugia da. (bis)

O. Enbeita
Niretzako moduko
bidea ein dozu zuk
ni lanean jarrita
itxuraz muxu truk
baina joaten bazara
segiduko deutsut
kondena amaitzean
topatuko zaitut. (bis)

M. Amuriza
Espero neban zure
erantzun tinkoa
parkatu izatearren
horren kritikoa
nahiz gero bila etorri
ta izan betikoa
ez deustazu kenduko
nik bizitakoa. (bis)

O. Enbeita
Zuloa handitzeko
badot hainbat kemen
eta amaitu eingo dot
yake hasi garen
baietz kondena amaitu
zuloa baino lehen
eguzkiak amets
egin nahi dot hemen. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra