Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Jone Uria Albizuri
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Estiballes
Kartel baten “ez erre”
jartzen du kanpoan
ta ze dakit zenbagarren
porrotik autoan
bat eskuan egiten
beste bat ahoan
ez naiz jarriko behintzat
ni neu hurrengoan
Algortako Frediren
kuadrilan ondoan. (bis)
J. Uria
Fredik botatzen ditu
bertsorik onenak
finaleko zortziak
a zelako pelmak
baina ahaztu itzazu
kejak ta problemak
nahiz eta txarrak diren
bertsorik gehienak
orain baietz ulertu
Estiballesenak. (bis)
A. Estiballes
Estiballesi adi
noski geunden gu so
baina ze buruko min
ta begiak lauso
jeiki naiz eta ezin
eman hiru pauso
aurkeztuko nizuke
Martin Barriuso
desberdintzeko ondo
uso ta abuso. (bis)
J. Uria
Azalpena izango da
ta ezinhobea
Barriusok badauzka
hainbeste idea
baina ez aurkeztu niri
zure adiskidea
gaurkoan oso garbi
dugu adibidea
uso dugu zurea
abuso nirea. (bis)
A. Estiballes
Gehiago ikusten dute
ONCEko bi itsuk
gazte zarete baina
drogadikto batzuk
ta kea aurpegira
bota didazu zuk
botaka egingo dut
abisatzen zaitut
eta zure altzora
apuntatuko dut. (bis)
J. Uria
Eta nahiz eta erre
hemen mila peta
bukatu behar dugu
botakaz beteta
berriz ez nator hona
kauen la puñeta
finalean gabiltza
porro eta buelta
Fredik bere sarrera
eman zigun eta. (bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra