Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Amuriza, Miren
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bikotea zarie. Argian igon dabela eta, aspaldion Eneko ilunetan dabil etxetik.

Deskribapena

Doinua
Antton eta Maria I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Miren Amuriza

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Aurreratu nahiean
biok dihardugu
baina pasetan dozuz
hainbeste apuru
itsumustuan dabiz
kolpe esku ta buru
argitan aurreztua
Abarkas seguru
ate barriak jartzen
gastau beharko dugu. (bis)

E. Abasolo
Itsu deitu al nauzu?
Zeinen topikoa
baina argia dago
garesti, Jainkoa!
Ez al zaizu gustatzen
nik egindakoa?
Kandela baten sua
ez al da nahikoa?
Bizi nahi nuen une
erromantikoa. (bis)

M. Amuriza
Erromantizismoa
kandelaren truke
Abarkastxo daukazuz
milaka bertute
bizitza aipatu dozu
ta argitu nahi neuke
tupust egiten dogu
ta pentsau behar zeunke
susto batez hil barik
neuk bizi nahi neuke. (bis)

E. Abasolo
Baina zeren sustoa
zuk hartu kolpera?
Kontzientziatua nago
gainera topera
holan aurreztu eta
askozaz hobe da
eguzkiaz batera
atara kalera
eta sartzen danean
goxo-goxo ohera. (bis)

M. Amuriza
Pasiloan ibiltzen
zara hain indartsu
alternatiba bat dot
ta egidazu kasu
argiak mantenduko
doguz baxu-baxu
ta radiadorak kendu
behar dodaz aizu
beste moduren baten
berotu nazazu. (bis)

E. Abasolo
Hortxe jarri nahi duzu
zuk nire ganean
ta beroa sentitu
zuk aldamenean
argia itzaliaz
egon naz lanean
eta aizu neskatxa
nire barrenean
nahi nuena ulertu
duzu azkenean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra