Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Miren
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gaur be parrandan urten dozu. Goizaldean etxeratu zarenean, gurasoen gelako argia piztuta topatu dozu.

Deskribapena

Doinua
Itsaso hori dago zatarra
Neurria / Estrofaren izena
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Neurria:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Juerga joan naz zapatu gabez
ta itzuliko naz erdi tatarrez
baina euforiak segundu baten
alde egin deusta tamalez (bis)
etxean betiko legez
liskarra amaitzen da nekez
ta onartzea ez da errez
aita oihuka ta ama isilik
baztar batera negarrez
baina ez dakit barrura sartzen
ausartzen nazen ala ez. (bis)

Zaratak entzun dodaz behetik
negar malkoak gaur portaletik
ta umetan bardin aditzen neban
hori izara artetik (bis)
baina heldu naz jadanik
ta nahiz ez egin oraindik
atea zabaldu dot nik
eta esan dot aita ta ama
isildu behingoagatik
zuengatik be ez baldin bada
egizue niregatik. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra