Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2010)
Saioa
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bertsozale kritikoak zarie zuok. Saioetara libreta eta guzti joaten zarienetakoak. Gaur ere horretan zabizie.

Deskribapena

Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Estiballes
Jone Uriak zenbat gezi
beste guztiak ihesi
gaur nire ustez Jonek gehiago
ahal zuen merezi
saioa irten da berezi
epaiak nork ditu hezi?
Puntu gehiegi eman diot
gaur Estiballesi. (bis)

E. Lekue
Nik nire dudak daukadaz
neure kuaderno zaharragaz
doinu, errima, neurri ta puntu
eta kartzelagaz
Estiballes ta Etxahun narras
ta beste seirak be eskas
final hobea egin leiteke
ez dagozanakaz. (bis)

A. Estiballes
Ezin eutsi euren zama
bakarrik nahi dute fama
Etxahunek ere aipatu ditu
aita eta ama
bihurtu nahi zuen drama
zelan aldatu den dana
ez daudenetik Iturriaga
ta Igortxu laztana. (bis)

E. Lekue
Erreza da kantatzea
ta rima batzuk jartzea
ta guk sufridu doguna hemen
zelango trantzea
eskerrak gure etxea
hur dan hartuta kotxea
erabagi dot nik elkartetik
desapuntatzea. (bis)

A. Estiballes
Ta albokoek ze grazi
porrogintzan dira hasi
ta Estiballesen bertsoa entzuten
egin naz nahasi
zer nahi zuen adierazi
ez diot ulertu kasi
galdetu zure ondoko Justo
eta Mardarasi. (bis)

E. Lekue
Askorik ez daki Justok
argi eta garbi dinot
ta Kristina be pelmada emoten
inguruan dekot
nahikoa apuntatu dot
bagoaz kuadernoa ta biok
saioak holan entzuten doguz
lagunik bakook. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra