Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Bertsoa entzun |
2010-12-18 Barakaldo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita
Neurria:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amak esaten deust umea dana
hartu dozu Enbeitatik
ta aitek barriz piku luzea
hartu dozu amagandik
Enbeitatar bat begira daukat
urrundik, Almeriatik
beste danori eskerrik asko
hemen egoteagatik
ni naz Enbeita ta Maguregi
zerrenda ederto dakit
baina abizen danen aurretik
izen politte daukat nik
txaloak zeuri bertsozalea
bakarrik horrexegatik
plazan alkartu eta Onintza
izaten uzteagatik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra