Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Maia, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ez nago seguru, baina uste dut hamasei bat urte direla Etxeratek saio hau antolatzen duela. Kasik izango ziren 250 agurretik gora, 1.800 bertsotik gora, eta ohartu naiz gehienetan errimatu dituzuela preso, senide, lagun, besarkada, muxu...

Deskribapena

Doinua
Beti penetan beti penetan
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Entitateak
Etxerat

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Hamasei urte izango dira
edo gehiago agian
ximur berriak irtengo ziren
gutakoen aurpegian.
Hitza berriro errepikatuz
plaza haundi honen erdian
gure hizkuntza eraiki degu
borrokaren hiztegian.

I. Elortza

Elkartasuna ta besarkada
senideak ta herria
hitz hoien bueltan eman dugu guk
gure ibilbide erdia
baina kontzeptu berri asmatzen
zertan bota izerdia?
Hutsunea ere egunero da
zaharra baina berria.

J. Maia

Gure errima jarri ohi dugu
kartzelan edo juezan
nahiz eta beti etortzen geran
ez gatoz inoiz perezan
ta hitzak ez dira inoiz gastatzen
errepikaren lainezan
indar berria hartzen baitute
zenbat ta gehiago esan.

I. Elortza

Bertsolariak beti behar du
sentimendu ta zentzumen
hamasei urte ziren berberak
igual bota ditugu lehen.
Badakizue bertsolariak
presoa nola maite duen
guk badakigu dakizuela
berriz esan nahi genuen.

J. Maia

Bertso barruan agertzen dira
sentimentu eta kate
beste hainbat aldiz esan ditugu
"Aurrera" eta "Jo ta ke"
ta zenbat aldiz "Ongi etorri"
zenbat aldiz etortzeke!
Laister kantatu behar ditugu
"Gurekin" eta "Zaudete".

I. Elortza

Bertsoak ahalik baldin baleuka
denak hona ekartzeko
gaur premiarik ez luke inork
Elorsorora sartzeko.
Biok gogoa badugu noski
hitz berritan ausartzeko
bada garaia herri zahar honi
bertso berriak jartzeko!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra