Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-01-20 Mungia Jaialdia
Gai-emailea
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolariak / Egileak
Estiballes, Arkaitz
Paya, Xabi
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zuek biok gaur Mungiara heldu zaretenean, pintada hau ikusi duzue horma batean: “Gastos policiales para escuelas y hospitales”.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-01-20 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Paya

Mungira heldu ta pintadagaz
lotu gara harriturik
gastua aldatu behar ei dala
argi dino beste barik
ta egia esan horrek ez dauka
Arkaitz arrazoi faltarik
ondo hezia dan gizartean
ez baitago deliturik.

A. Estiballes

Aspaldi hontan krisiak gogor
jotzen gaitu ttiki-ttaka
ta poliziak ugari daude
hau sartu besteai saka
guardia zibilak ta nazionalak
edo Ertzaintza aparta
hamabi mila polizi daude
eta medikuak falta.

X. Paya

Hartu dagigun horko kuartela
adibide baterako
nahiz ta ez diran euren zulotik
horrek erraz aterako
hortxe hainbeste dagoz sartuta
gertu esateko “Alto!”.
Leku ederra ez al da hori
ikastola baterako?

A. Estiballes

Hezkuntza eta osasunean
zenbat partxe ta adabaki!
Dirua zertan gastatu behar den
zeinek ote du erabaki?
Errektore bat ere hortxe dago
ta berak ondo badaki:
presupuestoa zenbat murriztu
dizute aurten Iñaki?

X. Paya

Azken bertsoa ostera Arkaitz
kantauko dot horren kontra
Euskal Herria berez dalako
geuretzat gaur herri mota
baina penintsula osoa hartuta
desbardina da erronka:
han polizia asko behar dabe
korrupto asko dago ta.

A. Estiballes

Poliziaren alde hasi da
ministro baten antzeko
ikusi ezkero bizkar zabala
ia badauzka bi metro
gorputza dauka sendo-sendoa
ta jarreraz beti terko...
Xabi pentsatzen ote zabiltza
zeu’re polizi sartzeko?

X. Paya

Nahiz eta erraz emon neiken nik
maderorako nibela
ez jat gustatu ez on ez txarra
poliziaren papela.
Zer nabil hemen Espainiagaz?
Hau hanka-sartze itzela!
Ebrora bota kokodriloak
ta konpondu daitezela!

A. Estiballes

Dudarik gabe sartu zaitezke
Xabi lasai Ertzaintzara.
Frantsesa daki inglesa daki
gaztelania, euskara
ta alemana eta griegoa
ikasten dau beharbada
polizi izan nahi luke baina
inteligenteegia da.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra