Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Peñagarikano, Anjel Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela.

Deskribapena

Doinua
Gure herriko bikariuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A.M. Peñagarikano

Nik bezelaxe hainbat arazo
makina't famili gaztek
gu ikusita esaten dute
"Orain ere bazetoztek".
Zakarrontzian janari bila
nik beste biderik ez det
nagusi jauna ontzi zahar hontan
zeorri sartuko zintuzket!

S. Lizaso

Bota zintudan gorroto nauzu
ta ez nauzu ikusi nahi
ze egoera daukagun hemen
ohartzeko ez zera gai.
Zerbait hartzeko hor egon zera
nik zerbait botatzeko zai
lehen jaten nik ematen nizun
eta oraindik ere bai.

A.M. Peñagarikano

Baina mesedez ez eman neri
horren arrazoi zorrotzik
ondo ezagutzen degu guk elkar
inortxo ez da arrotzik.
Poltsa hartuta oaindik fanfarroi
ta gainera oso pozik
hori egiten duen gizonak
ez du lotsa ez bihotzik!

S. Lizaso

Nagusi eta langilean hau
da aspaldiko burruka
krisiak jota bota zintudan
ni ez negon zure aurka
zu babesteko poltsakin nator
hori ez zaidazu uka
ez nizun ezer'e ekarriko
bihotzikan ez baneuka.

A.M. Peñagarikano

Poltsa hartuta horrela zabiltz
hori da nahiko delitu
langile batek inondik ere
hori ezin ametitu.
Dirua berriz gainezka dauka
etxean ezin kabitu
nahiago nuke zure semeak
guztiak jango balitu!

S. Lizaso

Ez dakit nola egin litekeen
nagusi on bat gorrota
trastornaturik egongo zera
edota burutik jota.
Arrazoi hori ezin zitekeen
hemen aurpegira bota
zeuk zer janikan ez daukazu ta
besteri jatea opa.

A.M. Peñagarikano

Ni bezelaxe hamaika joan da
gaur egun lantokitatik
gainera zintzo hitz eiten dute
gero hauek telebistatik.
Zein eingo nizukeen oraindik ere
ez dakit eta ez dakit
eta mesedez alde egin zazu
nere begien bistatik!

S. Lizaso

Gorroto nauzu berriro diot
eta zeuretzat kaltean
orain artean hementxen zeunden
zeure aukera betean.
Berriro ez det jarraituko nik
daukadan borondatean
jaki hondarrak botako ditut
beste tokiren batean.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra