Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia
Gai-emailea
Mujika, Haritz
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azkenaldian, ingurura begiratuta, beste konturik ez da: krisia, langabezia, diru falta, gosea... Dena txarra, baina zure kezka, horien gainetik, beste bat da.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere bizitza da hiru
zutabe dituena
ta bat da bertsolaritza
eta hau naiz naizena
bertso eskoletan hamasei
urteetan barrena
ikasleei eman nahian
barruan nuen dena
batzuk plazaz plaza dabiltz
ta harro det barrena.
Hoi da irakasle batentzat
lorpenik haundiena. (bis)

Bigarrena harremanak
zutabe printzipala
badaukat bikotea ta
familia zabala
ta ondorengoak ere
badatoz ta ojala
inoiz itzaliko ez balitz
maitasunan bengala!
Gaur egun badakit lehen
ez nekien bezala
zoriontasuna ere
bilatu egiten dala. (bis)

Lanak dakar hirugarren
zutaberako printza
badaukat etxe bat eta
hori ordaintzeko ditxa
siniste’t auzolanean
maite det herrigintza
guregan sinistea da
lehenbiziko baldintza
bizitzari minutuak
eman nahian gabiltza
baina hobe da ematea
minutuei bizitza. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra