Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Gai-emailea
Muñoa, Unai
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Beñat asko estimatzen dut, baina gehien gustatzen zaidana da Habaneran nola egiten duen bertsotan, bakarka, eta gaur hori eskatuko diot. Gainera, aurten Kuban ibili da, Aste Santuan. Kubak zeresan handia ematen du, politikoki gehienbat: sozialismoa badela, ez dela, Fidel, hilko dela, ez dela hilko... Horren inguruko hausnarketa bat eskatu nahi diot Beñati, baina hiru ikuspegi desberdinekin, eta bertso bakoitzean ikuspegi bat erabiltzea nahiko nuke. Lehenengo bertsoan, zure bertsolari izaera baliatuz herriari, plazari kantatuko zeniokeena; bigarrenean, konfiantzazko lagun bati, gertuko bati, pribatuan kontatuko zeniokeena, eta hirugarren bertsoan, Kubako gazte bat bazina, kantatuko zeniokeena.

Deskribapena

Doinua
Baserrian jaio nintzan
Neurria / Estrofaren izena
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kubaz ze esan nezake?
Ai Euskal Herri maitea!
Herri bat amesten duna
guk bezelaxe jatea
belaunaldiz belaunaldi
aurrerantza joatea
askatasuna, elkartasun
laguntasun ta pakea
dadukana ezkerreko
munduen borondatea
baina ai hain da astuna
Amerikaren katea!
Ni Kuban konturatu naiz
ze nahi dezu esatea
batzutan zeinen zaila den
uharte bat izatea.

Han ez da ezer oparitzen
regateatzen da dena
ohitura haundia dute
dantza egitearena
eta ai Muñoa zer da
jakin nahiko zenukeena?
Ni izanik hain mutiko
formala eta zuzena
kresala arnasten dela
sarri Habanan barrena
ta pertsonak edukita
aldatzeko ahalmena
lehengo tokian bizi naiz
lehengoa daukat izena
Kubatikan bueltatu naiz
baina ez naiz joan zena.

Ta demagun kubatar bat
naizela esan bezala.
Kuba uhartetxo bat da
ez luzea ez zabala
diruz ez da aberatsa
baina ez da horren apala
badakit munduarentzat
eredu izan gerala
baina guztia ez degu
guk nahi bezain mundiala
pare-parean daukagu
Floridako kapitala
eta atzean Haitiko
pobreziaren kresala
itsasoak bereizten du
Kuba ta bere itzala.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra