Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Aurrekoetxea, Leire
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Uria Albizuri, Jone
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aitor, astebete daramazue zuen lantegian greban. Gaur, etxeratzean, Jone amak triste ikusi zaitu, burumakur, eta zu animatzen saiatu da.

Deskribapena

Doinua
Ludi bizitza abesti gozoz
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria

Nahiz ta krisia zuen enpresan
ere irten garestia
kendu ezazu kopeta iluna
ta begirada bustia.
Ekaitz beltzena pasata ere
irteten da eguzkia.
Lasaitu seme egunen baten
konponduko da guztia.

A. Mendiluze

Eskertzen dizut zuk sentitzea
ni animatu beharra
baina eguzkirik ez da ageri
hodei beltzak barra-barra
eta denbora aurrera doa
agortzen doa indarra
baina uste det denbora dela
aurrera doan bakarra.

J. Uria

Denbora soilik doa aurrera
zuk hala duzu apunta
ze egoera duzun ikusiz
da irudipen arrunta
baina ez zazu burua izan
diru kontuz berotuta
zu lasai aita ta biok ere
aurreztuta badugu-ta!

A. Mendiluze

Zuek aurreztu dezute beraz
ta xoxak bankuan daude
baina zuentzat ere bizitza
ez da izango debalde
ta nik ez nuke jardun nahi ama
beti eske beti galde
nik ez det zuen kontra egin nahi
baizik neurearen alde.

J. Uria

Zurean alde egin nahi duzu
egon gabe gure mende
ta ondo deritzot jarraitu greban
borrokan ta errebelde
baina nahiz krisi ekonomiko
gogorra den alafede
ez zazu utzi bihurtu dadin
animo krisia ere.

A. Mendiluze

Zure animo hori hartzea
nuke nere desioa
baina gainean daukadan kezka
beldur eta presioa.
Lehenengo izan zen murrizketa bat
ondoren suspentsioa
zein gutxirekin alda daitekeen
bizitzaren prezioa!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra