Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-09-08 Elorrio Jaialdia
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Denok ezagutuko duzue Jon bertsolaria. Zinemagilea ere bada, dokumental bat edo beste egin du, eta laster estreinatuko du beste dokumental bat. Baina dena prest duzunean, zati batzuk ezingo dituzu argitaratu, zentsuratu egin dituzte.

Deskribapena

Doinua
Zure eskaerak egia esan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-09-08 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Esan nahi nuen hemen herri bat
badijoala ta tope
esan nahi nuen hor estatu bat
portatu ohi dela torpe
esan nahi nuen hor dirautela
kartzel horma ta barrote
aro berri bat zela hau baina
aro hau egia ote?
Armak isildu dira ja baina
hitzari beldur diote. (bis)

Esan nahi nuen hemen herri bat
lotu zutela katean
esan nahi nuen Euskal Herriak
bizi nahi dula bakean
ideologia desberdinetan
baina gizarte batean
esan nahi nuen gauza pila bat
ta hartu naute tartean
askatasuna soilik nahi dute
menpeko zaren artean. (bis)

Eta horrela nere filmeak
ez du zentsura igaro
eta oraindik ibiliko da
kajoi artean naufrago.
Francokin ere holako gauzak
gertatzen ziran lehenago
ta Donostian zinemaldi bat
presentatu da oparo
izar pilo bat etorriko da
baina laino asko dago. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra