Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa
Gai-emailea
Perurena Olano, Alex
Bertsolariak / Egileak
Lizaso, Sebastian
Soto, Julio
Zubeldia, Iker
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Julio argazkilaria etorri da Japon aldetik Sanferminetara. Txupinazo garaian, argazkia ateratzeko unean, Sebastianek eta Ikerrek ikurrina handi bat jarri dute. Ez dakit kartzelan sartuko dituzten, ez dituzten... Orain jakingo dugu.

Deskribapena

Doinua
Nere gogoa hegan dijoa
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
9

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-10-19 Tolosa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Julio Soto, Iker Zubeldia

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Soto

Gaur Iruñara nentorren eta
etzidamu Tokiora
kristoren festa dagola hemen
suziria ta polbora
kolore berde, zuri ta gorriz
sokatxo batean gora
galdu xamarrik nago ta ea
trapu hori ze kristo da?

S. Lizaso

Kontzientziak bultzatu gaitu
ezin zen egin bestela
esaten dizut trapu diozuna
hau gure ikurrin bezela
askok España deitzen digute
a zer deitura goibela!
Japonen ere jakin bezate
hemen herri bat badela!

I. Zubeldia

Alkate jauna urduri dago
nerbioso eta gaizki
Barcinari're kakaberea
igual eingo zaio aurki.
Hemen ohitura egin nahi degu
erdi-erditik ebaki
argazki onak daude hemen ta
begiak ondo iriki.

J. Soto

Barcina dela Yolanda eta
ondoan Barkos Uxue
Euskal Herria deitzen den zerbait
dela esan didazue.
Gauzak pixkana ulertzen noa
baina aizue aizue!
Ihauteriak ez ta disfraza
zergatik jarri duzue?

S. Lizaso

Ez da disfraza gure jazkerai
ez zaiezu egin burla
guk bagenekin hainbat kamara
begiratzen genitula
nahi genduena gure irudia
nolabait'e disimula
badakigu-ta harrapatzean
kartzela dadukagula.

I. Zubeldia

Zapi honekin atontzen dira
Iruña herriko jaiak
beida balkoian ze triste dauden
gure herriko etsaiak.
Azken batean berdinak dira
kulturak eta ideiak
Euskal Herriko gudariak ta
Japoneko samuraiak.

J. Soto

Konparaketa bitxi samarra
baina ez zaite kezkatu
zuen herria zanpatzen beraz
dauzkazue bi estatu
samuraiaren gisa ipini
borrokarako prestatu
ta irtenbidea oso errexa da:
independentzia eskatu.

S. Lizaso

Eskatu arren lortzeko ez da
aukerarikan azaldu
protesta gisa guk ikurrina
hemen nahi gendun zabaldu.
Festak berandu hasi dira ta
hori munduak jakin du
asko kostata ein degu baina
ongi merezi izan du.

I. Zubeldia

Samuraiaren metaforak'e
nola ez ziren makalak
bi egoera desberdin dira
ta bi lurralde formalak.
Udaletxeko balkoiko hoiek
ez dira horren normalak:
ezpatak baino kalte gehiago
egiten die oihalak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra