Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Orixe Saria (14. 2013. Donostia, Añorga)
Saioa
2013-03-22 Donostia Sariketa
Gai-jartzailea
Gaztelumendi Arandia, Unai
Bertsolariak / Egileak
Sukia, Xabier
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Egunero bezala etxera iritsi zarenean, zerbait aldatu dela sumatu duzu.

Deskribapena

Doinua
Neska zaharrak eta apaizak I
Neurria / Estrofaren izena
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-03-22 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Xabier Sukia

Neurria:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxera nator ttipi ta ttapa
iluntzeko argi printzan
eta gau freskoan brisan
etxe ondoan kubo marroi bat
nik espero nuen gisan. (bis)
Aldaketa bat gertatuko da
beraz ja gure bizitzan
igual hala komeni zan
zeozer aldatu egin da baina
ez dakit zertan gabiltzan:
asko esaten ari zeraten
bezain txarra ez da izan. (bis)

Aldaketa bat estetikoa
ta aldaketa bat gugan
kubo marroiaren gudan.
Beraz aldatu behar sailkatu
zaborra neguan udan. (bis)
Aldaketakin batzuk haserre
ta beste batzuk liluran
bagoaz abiaduran.
Jendea kontra soma dezaket
fede txarrez eta dudan
birziklatzeko premia duen
zenbat ikusten ditudan. (bis)

Euskal Herria aldatuko da
lehen aldatu zen Europa
herriai hau diot opa
etorkizuna ona izango da
gero txin-txin eta topa. (bis)
Astelehenean, asteartean
erabaki da zer bota
ez doa inoren kontra
bainan ez dakit zergatik dagon
hainbeste arrazoi mota
ate bat dagon tokian beti
irtenbide bat dago ta. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra