Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2013-04-19 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Kataxulo Bertso Txapelketa (2013. Oiartzun)
Saioa
2013-04-19 Oiartzun Sariketa
Bertsolariak / Egileak
Aizpurua Olaizola, Oier
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Hau esku artean duzula, zu Goenkaleko Maria Luisa zara. [Lore bat eman dio, lorontzi eta guzti, eta hura ureztatzeko gailua]

Deskribapena

Doinua
Euskal Herriko lur maite hartan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2013-04-19 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arralden pozik ibili ohi naiz
adarra joaz kantari
lagun bakarra hauxe det orain
lehen ez nituen ugari.
Hala ta guztiz harrotasunez
soa neure buruari
azido sulfurikoa daukat
beraz argi! beraz argi!
Nerekin txintxo portatu zaite
aurrerantzean Margari!

Ai ispilutxo ai ispilutxo
zein da hemen politena?
Melena daukat ederra eta
gainera nauzu morena
ta erantzuna esan ez dit ba
ondoko lorea dena!
Urikan gabe hiltzen uzteak
ez dit eman behar pena.
Ni izango naiz lore bakarra
arantzarik ez duena.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra