Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Erreferendumei jarriak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Gaztelumendi, Beñat

Deskribapena

Izenburua
Erreferendumei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Erreferendumei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Herri bat noiz elkartu eta noiz ebaki
Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2397
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2013-12-29

Erreferendumei jarriak [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-12-29 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Herri bat noiz elkartu
eta noiz ebaki
galdetu behar zaio
han bizi den bati
galdetzea lehenengo
pausua izaki
zer behar den galdetzen
duenak badaki:
herritarrek hitz egin
eta erabaki.

Nahiz batzuentzat izan
min bat eratzea
Donostiatik irten
edo geratzea
beren eskubidea
da aukeratzea;
demokrata batentzat
zer da eskatzea
Igeldok nahi duena
errespetatzea?

Eskozian datorren
erreferenduma
edo Katalunian
aurkeztu zaiguna
iruditzen bazaizu
bidexka iluna
zer da arazo gisa
sentitzen duzuna:
galdera egitea
edo erantzuna

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra