Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gurutze gorria [Bertsoa] / Julio Soto
Gurutze gorria [Bertsoa] / Julio Soto
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-04-13
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Enrique Maia, gaztelaniaz
mintzatzen den poliglota,
guztiontzako agintzen duen
UPNren maskota.
Lehengo urteko Sanferminetan
txupina bota, ez bota.
Une gogorrak pasa zituen
inpotentziak itota.
Gizarajoa ordutik dago
ikurriñitisak jota.
Sendagileak agindu zion:
“Hator, jar hadi biluzi.
Honek ez zeukak itxura onik,
gaitzak hartu hau itsusi.
Botikak: Cope pixkat goizero,
13TV nagusi.
Diario de Navarra leitu
–ez, ez! El Mundo ez utzi–
a! Ta ahal baduk ez euskaldunik
begien bistan ikusi”.
Tratamenduan oraindik eta
urtemuga etorria..
Azken botika hartu dezazun
tenorea dator ia...
Bilduren txanda zenean, deitu
duzu Gurutze Gorria
Baina pasako da uztaileko
egutegiko orria
eta segiko dugu izaten
zure gurutze gorria.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra