Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Errekalde auzoko Etxarri etxea [Bertsoa] / Oihana Bartra
Errekalde auzoko Etxarri etxea [Bertsoa] / Oihana Bartra
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-07-20
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kukutza III hartako
horma ta enparau,
behera bota zituzten
garabiek ri-rau.
Gaztetxe berri hontan
lehengoak badirau
“Etxarri” du izena
ta ez Kukutza IV
luzapen hutsa baino
gehiago baita hau.
20 urtez egon da
hutsik ta itxita
bi solairu dituen
lantegi polita.
Baina barrutik zikin,
zahar ta hautsita.
Orain auzolanean
gutxika-gutxika
bilakatu daiteke
ametsen fabrika.
Kukutza eraistearen
mendeku-zigorra
auzoarentzat izan
zen oso gogorra.
Indarra ta gogoa
dagoenez sobra,
Etxarri izango da
urrezko altxorra
auzoko proiektuen
bihotz ta motorra.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra