Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Ikuskizun arriskutsua [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Ikuskizun arriskutsua [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Gaztezulo [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-03-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Olatuak iritsi
ta korrika hasten,
goitik behera bustita
kresala arnasten…
Baina jolas horretan
ez al zaigu ahazten
benetan nor dabilen
norekin jolasten.
Ez ahaztu itsasoa
beti da itsaso;
maiz eman egiten du
ta maiz berriz jaso.
Oldartzean egiten
badigu eraso
berarekin eraman
gaitzake akaso
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra