Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Urteurren lazgarria [Bertsoa] / Irati Majuelo
Urteurren lazgarria [Bertsoa] / Irati Majuelo
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Gaztezulo [Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-06-00
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Erabaki gabeko
bidaiara itsu,
ostertza ezin izan
gure paradisu.
Muxuak ez direnez
errepideen izu,
emango diogu guk
distantziari su.
Urtaroak bihurtzen
direnean desertu
denboraren itzala
ezin da edertu.
Baina lege horiek
ezin dute ulertu
sentitzen zaitudala
hala ere gertu.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra