Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Ohore zuri euskal artzaina [Bertsoa] / Laura Igantzi

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Igantzi, Laura

Deskribapena

Izenburua
Ohore zuri euskal artzaina
Dokumentuan jasotako izenburua
Ohore zuri euskal artzaina
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Hasi baino lehenago nahi dut zerbait adierazi
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
33
Zenbakia
598
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-09-19

Ohore zuri euskal artzaina [Bertsoa] / Laura Igantzi

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-09-19 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hasi baino lehenago
nahi dut zerbait adierazi
artzain baten alaba naiz
eta nahi dut hau irautsi:
Aita lesakarra zen ta
izena zun Angel Yanci,
guzti hau martxan jarri zen
batez ere beregatik;
Gaur zerutikan begira
dago irifar batekin,
seme alaba Amerikara
itzuli garela ikusiz.

Oraindik gogoan ttuzue
gazte denbora haiek
etxean estutasunak
bizi zenituzten, baietz!
“Ama, etxean laguntzeko
Amerikara banaiek.
Lana gogotik eginez
dirua irauzten omen dek!
Ez zaitez arduratu eta
idortu malko horiek,
nitaz harro egotea,
besterik ez det eskatzen!!”

Californiara iritsita
ah, ze leku arrotza.
Egunaz beroa eta
gabaz sekulako hotza.
Gure gainean daukagu
bakardadearen itzala.
Amataz oroitu eta
estutu zait bihotza,
malko bat begin zintzilik
entzunez aitan ahotsa:
-Seme hire eskutan dago
familia guztiaren poza.

Gure herrira itzuli zinten
sentimendu bikoitzakin
Alde batetik gauz onak,
bertze alde hutsunekin:
Lana gogor eginez
zenuten diruarekin,
ta harro Ameriketan
utzitako fama onakin.
Bainan maiz oroituta han
zeuden adiskideekin.
eta eskertuak hain ongi
hartu zizuen herrialdekin.

Berriro itzuli gara,
oraingoan gozatzeko,
hemengo paraje idorrak
berriz ere ikusteko.
Familia eta lagunak
aspaldikoz agurtzeko,
hemengo bizimodu hura
gure gogora ekartzeko.
Lortu genuen guztia
nolabait ere eskertzeko,
eta bidenabar gure
senidei irausteko.

Harro egoten ahal gera
egindako paperaz,
artzainak izan bait dira
ongi estimatuak beraz.
Langileak, ausartak eta
hitza betetzen dutenak,
zuei esker fama ona
daukagu hemen euskaldunak
Gure historiaren zati bat
idatzi duzue denak,
ohore zuei ameriketan
artzain ibili zatenak!!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra