Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Parot doktrina atzera bota [Bertsoa] / Xabi Maia
Parot doktrina atzera bota [Bertsoa] / Xabi Maia
Neurria:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-10-31
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Parot doktrina atzera bota
eta zenbat gorabehera
kolpea joan da bizkar batetik
behingoan bertze aldera
baina ez pentsa nahikoa denik
ez begiratu atzera
aldatu behar da justiziaren
irakurketaren era
balantza bat du eskutan baina
orekarik ez, bai zera!
Galindo jada aske da
domin ta guzi gainera
zer justizia dagon gaur egun
bota nahi nuke galdera
batzutan itsu gelditzen dena
gobernuen arabera.
Helegita jarri ta gero
denbora pasa ahala
Estrasburgetik argitu dute
zerbait ez zela normala
sumarioak akats ugari
eta larriak zeuzkala
ta kaleratu behar zirela
preso batzuk berehala
zazpi urtera nola egin deus
pasa ez balitz bezala
non da konstituzionala?
Non estatuko fiskala?
zer pasatzen da gobernu lege
bat denean ilegala?
begiak itxi eta norberak
pixkat hausnartu dezala.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra