Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

LOMCE [Bertsoa] / Maddalen Lopez

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Lopez, Maddalen

Deskribapena

Izenburua
LOMCE
Dokumentuan jasotako izenburua
LOMCE
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bost letraren esanahia ikaslegoan etsaia
Doinua
Aresoarren bandera
Neurria / Estrofaren izena
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
4
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
34
Zenbakia
618
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-07-10

LOMCE [Bertsoa] / Maddalen Lopez

Neurria:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-07-10 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1.
Bost letraren esanahia
ikaslegoan etsaia
Espainiako Gobernuaren
reforma lasaia
hezkuntza on baten nahia
lortzen behar dugu saia
eskubideak defendatzeko
heldu da garaia.

2.
Egoera dugu grabe
indartsu gaude halare
ikasleria baita betitik
hezkuntzaren jabe
hasi gaitezen suabe
eskubide denen alde
ez baitaukagu deus egiterik
borrokarik gabe.

3.
Euskara ez da garatuko
artea dute kenduko
erlijioa azkar dutela
klasetan sartuko
Wert-en aginduei uko
ez gaitu engainatuko
ikasleria ez baitu inoiz
inork garaituko.

4.
Nahiz bagenun esperantza
okertu zaigu balantza
eta legea aurrera doa
egun bere kasa
baina gazteria altxa
kenduaz hainbat zalantza
aizu ikasle altxatu zaitez
hasi da iraultza!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra