Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Opor-zaporea [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Opor-zaporea [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
		
				
				Neurria: 
		Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Uk [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2014-06-10 
						
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Leku polit gabea
ez da Euskal Herria.
Bistan da, hori ez da
notizi berria.
Hona adibide bat
dugu ekarria:
Ikusita itsaso
ikaragarria,
nori ez ote zaio
sartzen egarria?
Bost Estrella-ko leku
izan litekeena,
Mahouz mahou ezagun
bilakatu zena.
Zeinek ez luke edango
tragoz Heineken-a?
Halakotan alperrik
marka ta izena...
Opor zaporez errez
sartzen baita dena.
Normalean ez dauka
argazkiko antzik.
Itxura hori baietz
izan egun gutxik.
Nik beti aurkitu dut
alderantziz kasik:
dena aulki huts pilaz
beteta ez; baizik,
aulki denak beteta
ta zerbezak hutsik.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
