Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nagusien monopolioa [Bertsoa] / Peio Arondo

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Arondo, Peio

Deskribapena

Izenburua
Nagusien monopolioa
Dokumentuan jasotako izenburua
Nagusien monopolioa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nagusien monopolian nahiz eta ez egon dadorik
Doinua (txt)
Dena ez denean ezer
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
242
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-11-20

Nagusien monopolioa [Bertsoa] / Peio Arondo

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-11-20 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


nahiz eta ez egon dadorik
ezta billete txikirik
bestelakoan agian
berdina da araudian
zenbat epe, zenbat txeke
beti daude ordaintzeke
eta lau etxe badaude
nahiz eta egon inor gabe
hotela jarri daiteke.

Munduaren desberdintzak
kapitalaren eragin
berekoikeriaren lagin
garestitu ditu giltzak
zailduz guztion bizitzak.
Merkatu osoa kasik
kontrolatzen dute gutxik
gizartean sortuz bi alde:
jende asko etxe gabe
eta etxe asko hutsik.

Bizilagunen islada,
bakarzaleen oskola,
gure lehenengo eskola,
hezkuntzaren oinarria da
gure etxea gu gara.
Gure nahiak, gure grinak
lau horma artean eginak
heltzen dira izatera
argazkia adibide da
denak grisak ta berdinak.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra