Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Errutinaren estropada [Bertsoa] / Nahikari Ayo

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Ayo, Nahikari

Deskribapena

Izenburua
Errutinaren estropada
Dokumentuan jasotako izenburua
Errutinaren estropada
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Uda eta jaiak jasateko ausarta izan behar da.
Doinua
Naparruatik ardo karraio A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
240
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2013-10-23

Errutinaren estropada [Bertsoa] / Nahikari Ayo

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-10-23 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uda eta jaiak jasateko
ausarta izan behar da.
Aurrerantza egin dezakegu
emanaz hainbat palada.
Txankletak eta bainujantzia
zuk alde batera laga,
iraila aldean hasiko da
rutinaren estropada.

Astero pasa behar ditugu
makina bat ziaboga.
Lana, ikasketak, akademia…
aurrera boga ta boga!
Serio hartuta egin dezake
urduritasunak gora:
lasaitasunez gaindi daiteke
behingoz estresaren moda.

Ziurtasunez komeni zaizu
zuk arraunari eustea.
Agobioak alboratuta
lanean gogoz hastea!
Pazientzia izan behar da
ondo bukatzeko astea
urte berri on eta animo,
has dadila ikasturtea!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra