Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Barcina badoa [Bertsoa] / Jose Juan Zubieta "Etxabe"

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Zubieta, Jose Juan "Etxabe"

Deskribapena

Izenburua
Barcina badoa
Dokumentuan jasotako izenburua
Barcina badoa
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nafarroako erreinuaren erregina zen ustetan
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Ttipi Ttapa [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
34
Zenbakia
627
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-11-27

Barcina badoa [Bertsoa] / Jose Juan Zubieta "Etxabe"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Ttipi Ttapa [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-11-27 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nafarroako erreinuaren
erregina zen ustetan
usteak ustel irten zaizkio
azkenengo urteetan
kontuak kontu ez da biziko
ezinean ta neketan
hoiek poltroia ez dute uzten
nora nahirako planetan
jakin nahi nuke nora dijoan
ta nolako baldintzetan.

Aldegin nahian dabilenikan
ez nuke esango berez
bota dutela sinisten ere
etzait egiten hain errez
badijoala dioten hoiek
baldin badiote zinez
seguru egon izango dela
nafar gehienon mesedez
hark gu ez gaitu faltan botako
baina guk bera ere ez.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra