Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Ibarra, Iratxe
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Dimititu egin dozu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Iratxe Ibarra


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erreguz eske etorri ziren
hauteskundeetarako
ta nik baietza holakoetan
beti gertu nazelako.
Hasieran dana edarto
baina gero ejem, txarto.
Neure bidea hartu beharko dot
dimitidu egin beharko.
Egin gura neban salto
baina ez da izan nahiko.
Haize barririk ez dabe gura
sasoi barrietarako. (bis)

“Laura Mintegi” esan eustien
“Ez zara pasauko modaz”
Eta lanean jo eta fuego
gogor jardun neban drogaz.
Baina esandakoa berbaz
gatazkan joan zan hegaz
eta gerora beste ate batzuk
zabaldu beharko dodaz.
Ondo pentsauta, ganoraz
ondo aztertuta denporaz
irakaskuntzan jarraituko dot
eta lasai biziko naz. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra