Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Sexu indarkeriarik ez! [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
Sexu indarkeriarik ez! [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
		
				
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Gaztezulo [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2014-09-00 
						
		Kokapena: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Hainbeste esku luze
Iruñearaino,
zein gizalege gutxi
nabari zaien, ño!
hauek ez al ditugu
jaietan gaurdaino
arriskutsuagoak
ikurrina baino.
Tabernetan, kalean,
festaren gerizan…
jarrera hau ikusten
baduzu bizitzan,
aurre egin behar zaio
tokatzen den gisan
erasotzailearen
konplize ez izan!
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra
