Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Topatu [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Artetxe Eizagirre, Eneritz

Deskribapena

Izenburua
Topatu
Dokumentuan jasotako izenburua
Topatu
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ernairen sorrera Milaka gazte daude
Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
77
Zenbakia
2433
Orrialdeak
21
Argitalpen / inprimatze data
2014-10-19

Topatu [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-10-19 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ernairen sorrera
Milaka gazte daude
Urduñan batera,
irudimena eta
gogoa sobera"
Ikusi nahi ez dena
emanez parera
zein arma ona izan
daitekeen kamera.

Topatu da amets bat
posible egitea
proiektu berritzaile,
bizi ta gaztea
tresna bat ilusioz,
edukiz betea
sari bat jasoz hasi
zuena urtea
ta kolpatzea ez da
kasualitatea.

Iraultza txikienak
handi bilakatzen
herri guztietako
altxorrak topatzen
gazte mugimendua
sarean zabaltzen
iragana gogoan
ta geroa lantzen
jarrai ezazuela
oraina kontatzen!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra