Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Saioa
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolariak / Egileak
Lekue, Etxahun
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogei bat urte baino gehiago
bertsotan hasi nintzela
nire atzean dagozan zazpi
lagun horiek bezela.
Apurka apurka erakutsi dot
barruan dodannibela.
Gaur ez dot egun goibela (bis)
Badakizue bitan bigarren
postuan egon nazela
baina indartsu sentitzen nazta
dot gorpuzkera itzela
gaur neuretzat da txapela.

Zortziko handian eta txikian
alkarrizketan primeran
gero puntuak etorri eta
joan dira nahi neban eran
bakarkakoa etorri jaku
ta hor justutxuan aukeran.
Larritu naz hasikeran (bis)
baina zalantza bat bere ez dot
ta burua joat hegan.
Mekauen la letxe orain ez dakit
nori eskeinikodeutsedan
aurrez pentsau behar neban.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra