Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-01-03 Ajangiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-01-03 Ajangiz Lagun-artekoa
Gai-jartzailea
Goikoetxea, Josu
Bertsolariak / Egileak
Amuriza, Xabier
Maia, Jon
Lana
Binaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean

Deskribapena

Doinua
Haizeak bidali du
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
16

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-01-03 Ajangiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Maia

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Aurretikan daukagu
urte bat luzea
X. Amuriza
barria izan leike
busti edo hezea
J. Maia
bederen etorri da
ze hego-haizea!
X. Amuriza
Izan liteke igual
gaixtoen klasea.

X. Amuriza
Krisia amaitzeko
bada itxaropena
J. Maia
ez det uste amaitu
daitekeenik dena
X. Amuriza
baina badaezpada
ipini antena
J. Maia
oraindik ikusteko
daukagu txarrena.

J. Maia
Azkar saltzen digute
ja bukatu dala
X. Amuriza
zuk ez sinistutea
hori naturala
J. Maia
engainatzen gaituzte
panpinak bezala.
X. Amuriza
Nik uste dot onena
faltetan jatala.

X. Amuriza
Adinez aurrerantza
badoa gizona
J. Maia
eta adinarena
inoiz ez da broma
X. Amuriza
eta atzetik dator
alboan dagona
J. Maia
ez dago abade bat
zaharra eta ona.

J. Maia
Baina ia gertuago
daukazu zerua
X. Amuriza
hantxe izango naz ni
zure aingerua
J. Maia
hil eta heldu jatzu
bizitzan negua
X. Amuriza
ta presentatuko dut
Jon Maian burua.

X. Amuriza
San Pedrok esango dau
“Pasatu aurrera”
J. Maia
guztiok nahi genuke
holako harrera
X. Amuriza
eta gero Jon Maia
bota baztarrera
J. Maia
zu igual pixka’t lehenago
iritsiko zera.

J. Maia
Ta zuk guri kontatu
nola den bidea
X. Amuriza
hortarako nahi neuke
abilidadea
J. Maia
zeruan ze ate jo
esan helbidea
X. Amuriza
inpernura joatea
ez al da hobea?

X. Amuriza
Ta bitartean dago
Jon Maian linboa
J. Maia
hor fijo egongo da
kristoren giroa
X. Amuriza
eta bere buruan
laino edo ninboa
J. Maia
eske zeruan goitik
dena bertigoa.

J. Maia
Linboan oso ona
da tenperatura
X. Amuriza
purgartorioak dauka
erdiko altura
J. Maia
linboan patxarana
ta zeruan ura
X. Amuriza
Jon Maiaren ondora
ez neuke joan gura.

X. Amuriza
Baina zelan edo halan
joan beharko hara
J. Maia
zu nere aurretikan
joango beharko zara
X. Amuriza
harrokeri gehiegi
ez jo badaezpada
J. Maia
nahiko zeru ez al da
hemengo ganbara?

J. Maia
Bertan hil ezkero ere
ez da leku txarra
X. Amuriza
hori gaur daukagula
probatu beharra
J. Maia
Jonen burua eta
Xabierren bizarra
X. Amuriza
orain falta jakuna
Venusen izarra.

X. Amuriza
Baina Jon Maia hemen
afalondo baten
J. Maia
gezur handirik behintzat
ez degu esaten.
X. Amuriza
Lehenengo saioa da
guretzako aurten
J. Maia
etorri diran denek
gozatu dezaten.

J. Maia
Lehenengoa beti da
gogoratzekoa
X. Amuriza
orain esango dozu
“Ai bihotzekoa!”
J. Maia
Zuk oroitzen al dezu
lehendabizikoa?
X. Amuriza
Orain bi urte izan zan
nahiko konpletoa.

X. Amuriza
Orduan hiru ginan
gaur ni ta Jon Maia
J. Maia
hoberantz egiteko
bazendun garaia
X. Amuriza
ta zelan egin dozu
honanzko bidaia?
J. Maia
Izan nahi nuelako
zure apaizgaia.

J. Maia
Diote zure ondoan
asko ikasten dela
X. Amuriza
aspaldidanik hori
aditu nuela
J. Maia
hala egin banu lehen
seguru txapela
X. Amuriza
tontoa ez bazara
ezin lei bestela.

X. Amuriza
Txapelari begira
barriro jarri da
J. Maia
baina bakar-bakarrik
urrundik begira.
X. Amuriza
Berriak be badatoz
egon lasai tira!
J. Maia
Barriak gero ere
etorriko dira.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra