Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-01-05 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Sagarzazu, Irati
Bertsolariak / Egileak
Elortza, Igor
Iturriaga, Unai
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza
Beti izan zara mutil
ederra, polita
platera uzten zuena
goraino jarrita.
Gaur zu etxeratzeko
banuen irrika
ta botatzen didazu
makrobiotika.
Trankil ez zait inporta
niri politika.

U. Iturriaga
Neurririk ez daukazu
amama janean
ni neu ez naiz aldatu
zure esanean.
Hori ez da politika
hori dau senean
zu geratuko zara
soilik azkenean
belarritik irteten
hasten zaidanean.

I. Elortza
Oraintxe utzi nauzu
zuk iloba jota
falta dira arraina
txuleta, konpota…
Esan dut politika
ez zela inporta
nondik ateratzen den
igualtsu da soka
komunean denontzat
lekua dago ta.

U. Iturriaga
Komuna txikia da
ta amama kasu
aitita egoten da
han itxita usu.
Makrobiotikoa
naiz ta okelari su
politika egiten
oraintxe zabiltz zu
ze ni errauskailu bat
naizela uste duzu.

I. Elortza
Dakarzun diskurtsoaz
ez nauzu alaitu
segidarekin ere
ezin dut lasaitu.
Zure senak sarritan
gu harritu gaitu
besteok amaitu ta
zuk berriz jarraitu
nobia berri horrek
izorratu zaitu.

U. Iturriaga
Arrazoiren bat beti
badago atzetik
nobia izango da
behintzat zure ustetik.
Makrobiotikai buruz
hark erakutsi dit
akaso urrundu nau
pixka bat etxetik
libratu egin nau behintzat
lehertuta hiltzetik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra